Mobilizazio eguna kalitatezko hezkuntza seguru baten alde

2020/09/10
Hezkuntza Komunitate Foroak, iraileko mobilizazioen baitan, 10ean kartel aldarrikatzaileekin argazkiak sozializatzeko deialdia egin du

ELA sindikatutik mobilizazio honetara animatu nahi zaitugu. Hemen jarraitu beharreko pausoak: 

1. Ondoren bidaltzen dizkizuegun kartelen bat jarri zure ikastetxean.
2. Taldeka zein modu indibidualean hobekien ordezkatzen zaituen kartel eta leloarekin argazki bat egin. 
3. Ostegunean, irailaren 10ean, zure sare sozialetan edo whats’app profilean argitaratu #itzuleraosasungarria  #vueltasaludable traolarekin.
4. Argazkia bidali foro.foroa@gmail.com helbideari.
5. Argazki hoiekin, iralilaren 15ean 18.00tan, guztien kontzentrazio bat eta horma-irudi handi bat egingo dugu Gaztelu enparantzan zuen aldarrikapenak erakutsiz. 
 
Animatu!