Amadou Diop: "Navarplumako grebaren helburua langile guztion lan-baldintzak hobetzea da"

2019/02/14

Momar ELAko delegatua da Navarpluma-n. Enpresa Aratzuri-Orkoien industrialdean dago, ahate-lumak eraldatzen aritzen da, eta Martikoren partaidetza du. Bideoan azaldu bezala, grebaren helburua enpresa-hitzarmen bat lortzea da, Nafarroako Ehungintzaren Hitzarmena erreferentziatzat hartuz; eta horren bidez Navarplumako langileen baldintzak duintzea. Gatazka hasi zenetik enpresa saiatu da greba-eskubidea urratzen; eta horretarako, Greba Batzordeari enpresan sartzea galarazi dio, grebalariak ordeztu ditu.