NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
Mondelezeko (Biana) greba mugagabearen lehen egunak jarraipen zabala izan du

Mondelez enpresaren greba mugagabearen lehen egunak jarraipen zabala izan du, zuzendaritzak lan-hitzarmenaren negoziazioan ezartzen duen blokeoa salatzeko.
Enpresa-batzordea CCOOko 7 ordezkarik, LABeko 5ek eta ELAko ordezkari 1ek osatzen dute, eta 400 langile ordezkatzen ditu. Gaur egun, ekoizpena geldirik dago Bianako lantegian.