Nafarroako 10 langabetutik 6 emakumeak dira, enplegua dutenen %46 diren bitartean

2019/10/02
Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur argitaratutako datuek erakusten dute Nafarroan 30.437 langabetu izan direla irailean, hauetatik 18.130 emakumeak izanik (% 59,6a). Bilakaerak erakusten du azken hilean 646 langabetu gutxiago daudela, eta 2.648 gutxiago azken urtean.

Dena den, hauek ere azpimarratzekoak dira:

  • Nafarroako langabezia-tasa (% 9,6) 28-EBeko bataz-bestekoaren (%6,2) gainetik dago, eta Europa mailan soilik Espainiar Estatuak eta Greziak  daukate tasa altuagoa.
  • Emakumeen arteko langabezia-tasa (%12,3) gizonezkoena (% 7,2) baino 5,1 puntu altuagoa da.
  • Langabetuen %59,6a emakumeak dira, enplegua dutenen artean % 46a diren bitartean.
  • Nafarroan 14.465 langabetu daude langabezia-saririk gabe, eta soilik 3tik 1ek jasotzen du kotizaziopeko langabezia-saria.
  • 2019. urtean zehar eginiko kontratuen %93,6a behin-behinekoa izan da.

Nahiz eta bilakaerak langabeziaren beherakada erakusten duen, desberdintasunak sozialak gero eta handiagoak dira.