Nafarroako 3. adineko egoitzetako Hitzarmen Kolektiboa lortzeko eta zaintza lanari duintasuna emateko elkarretaratzea egin da

2021/12/14
ELA, UGT, LAB eta CCOOk deituta elkarretaratzea egin da patronalaz gain Nafarroako Gobernua ere interpelatzeko, diru publikoz sostengatzen den sektorea delako

ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuen komunikatua:

 

Gaur egiten ari garen elkarretaratzeak helburu argia du, Nafarroako Gobernua eta sektoreko patronalak interpelatu nahi ditugu Nafarroako Hirugarren Adinekoen Zentroen lehen sektoreko hitzarmena lortzeko. Beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak prozesu horretan esku hartzea, sektorea diru publikoaren bidez sostengatuta baitago.

Gaur, hitzarmena negoziatzeko beste bilera bat dugu, ordu erdi barru hasiko dena, eta helburu bakarra duena gure aldetik: Nafarroako hitzarmen propioa lortzea, sektore horretako langileak prekarietatik aldenduko dituena. Hitzarmenak hobetu egin behar ditu estatuko hitzarmenak gaur egun ezartzen dituen baldintzak, hala nola 1792 orduko lanaldia edo 1.000 euro gordinera iristen ez den soldata gordina. Halaber, funtsezkoa da erabiltzaile bakoitzeko langile-ratioak hobetzea.

Zaintza lanari duintasuna eman behar diogu, eta lortu nahi dugun Hitzarmen Kolektiboa aurrerapausoa izango da langileei dagozkien eskubideak emateko prozesuan. Hitzarmenak Foru Komunitatean zehar 70 zentro baino gehiagotan banatutako 4.500 langile baino gehiagori eragingo die, erresidentzia eguneko zentro, telelaguntza edo etxeko arretan ari direnak.

Gaur egun, gure erkidegoan, zaintza profesionalizatu gehienak kudeaketa pribatuko enpresen esku daude, eta horiek onura ekonomikoa lehenesten dute pertsonen zaintzaren gainetik. Beharrezkoa da zainketen eredu publiko, doako eta unibertsal baterantz joatea.

Honengatik guztiagatik, ELA, UGT, LAB eta CCOOk Nafarroako 3. Adineko Zentroen Sektoreko Hitzarmen Kolektibo Sektorial eta Autonomikoa exijitzen diegu bai patronal eta baita Nafarroako Gobernuari ere, sektoreko profesionalen lan-baldintzak hobetzeko, baita gure adinekoei ematen zaien laguntzaren kalitatea hobetzeko ere.

Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna zuzena da eta beharrezkoa da agenda politikoan Hirugarren Adineko Zentroen Sektoreko Hitzarmen bat sortzea; horregatik, ez dugu baztertzen presio eta mobilizazio neurriak areagotzea, baldin eta patronalek Nafarroako Gobernuaren batera erakusten duten jarrera pasota mantentzen badute.