Nafarroako aurrekontu antisoziala salatu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

2020/02/27
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzea egin dute sindikatu eta eragile sozialetako kideek Nafarroako Parlamentuaren aurrean Aurrekontu Duinak eta Sozialak aldarrikatzeko. Imanol Pascual ELAko koordinatzailearen hitzetan, Eh Bildurekin egindako akordioak ez du Chiviteren Gobernuaren proposamenaren ildo antisoziala aldatzen eta akordioaren sinatzaileek “itxaropen faltsuak” sortu dituztela urtarrilaren 30eko greba orokorraren aldarrikapenak asetzen dituela esanez salatu du.

Pascualen esanetan ezkerraren zeregina ezin da aurrekontu antisozial batzuk makillatzera mugatu, aurrekontuak ez baitira onak babesa nork ematen dienaren arabera, baizik eta edukiaren arabera.

Era honeta, gaineratu du austeritate politika murriztailea dela Nafarroako Gobernuaren aukera, eta hori sostengatzen duten indar politiko nagusiak bai Madrilen bai Nafarroan gastu arauaren alde egiten dutela, Nafarroako aurrekontu politikari mugak jarriz.