Nafarroako azken lan-istripu hilgarriaren aurkako protesta

2018/05/08
Ezer baino lehen, ELAk bere babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die hildakoaren senitarteko eta hurbilekoei, baita Eulengo lankide guztiei ere. 47 urteko langilea Errotxapeako etxebizitza bateko mantentze lanetan zebilen, oraindik ezezagunak diren arrazoiengatik bertan hil zenean. 2018an Nafarroan lan-istripuz hildako 5. langilea litzateke, aurten Euskal Herrian bere lanpostuetan hildakoak gutxienez 19 liratekeen, aldi berean.

 

Laneko ezbeharrak ez dira kasualitate kontuak. Lan-istripu eta gaixotasunak saihesten ahal dira eta lan baldintza eskas eta segurtasun neurri gabeziarekin daukate lotura. Arrazoi nagusien artean daude gehiegizko lan-kargak eta baliabide eta formazio falta. Horregatik, eta lehenik eta behin, laneko arriskuen prebentziorako arautegia zorrotz betetzea eskatzen die ELAk enpresei.

Lan-istripuari dagokionean, enpresak gertaeren inguruko informazioa era urrian eta kostata eman izana salatu nahi du ELAk, baita lan-ikuskaritzak eta NOPLOIk ikerketa atzerapenarekin abiatu izana ere. ELAk oroitarazi nahi du Nafarroan hilero pertsona bat lan-istripuz hiltzen den aldi berean, patronalak lan-baldintzak okertzeko eta lan-osasun esparruko akordioak galarazteko apustuarekin jarraitzen duela, eta Nafarroako Gobernuak esku-hartze sozialerako politikak mantentzen dituela, enpresen kontrol eta jarraipenerako behar diren baliabideak jartzen ez dituen bitartean.

Azkenik, ELAk laneko ezbeharrak enpresa eta lantokietatik ateratze aldera jendea kontzientziatu eta antolatzeko bere konpromisoa berresten du. Zentzu horretan, ELAk bat egiten du Eulengo enpresa batzordeak datorren ostegunerako (maiatzak 10) deitutako 24 orduko lanuztearekin, 11:00etan enpresan eta 12:00etan Iruñeko udaletxe parean deitutako elkarretaratzeekin.