LANGABEZIA DATUAK
Nafarroako behin-behinekotasuna Estatukoa baino 20 puntu handiagoa da
Nafarroan 220 langabe gutxiago erregistratu ziren martxoan, aurreko hilean baino 110 gutxiago. Hala ere, emakume langabeen ehunekoa gizonena baino askoz handiagoa da oraindik; izan ere, martxoan bost langabetik hiru baino gehiago emakumeak izan ziren. Gazteen artean, langabeziak ez zuen zifra positiborik izan. Otsailarekiko saldoak 34 pertsonako igoera erakusten du, eta urte arteko saldoak ere igoera txiki bat erakusten du, 19 pertsonakoa.
Langabeziak apur bat behera egin zuen arren, Nafarroako langabezia-tasak Europako batez bestekoaren oso gainetik jarraitzen du. Nafarroan tasa %8,9koa izan zen, baina Europar Batasuneko batez bestekoa %8,7ra jaitsi zen otsailean.
Kontratazioari dagokionez, kontratuen behin-behinekotasun-tasak aurreko hilabeteetako zifra berdinak erakutsi zituen berriro. Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %78 aldi baterakoak izan ziren. Aipatzekoa da lehen hiru hilabeteetan Nafarroa izan zela Estatuan behin-behinekotasun tasarik altuena izan zuena. Estatuko behin-behinekotasuna %57koa izan zen; Nafarroakoa, berriz, %78koa.
Martxoa hilabete ona da Nafarroako enpleguarentzat, beraz, ez da hain zifra positiboa martxoko beste hilabete batzuekin alderatuz gero. Egia da langabeziak behera egin duela, baina enplegu prekarioaren eta urtarokoaren kontura jaitsi da, aldi baterako kontratuen ehuneko handiak agerian uzten duen bezala. Gainera, kezkagarria da gazteen langabezia-tasa altua; izan ere, beste behin saldo negatiboa dute. Salaru behar da denboran betikotzen den arazoa dela, eta ez direla neurri eraginkorrak hartzen ari.