Nafarroako Egoitzetako langileek protesta egin dute LARES patronalaren aurrean, hitzarmen sektorialaren negoziazioa eskatzeko

Hirugarren adineko arreta zerbitzuko sektorearen langileak LARES patronalaren egoitzaren aurrean elkartu dira. Kontzentrazioaren helburua Nafarroako Hirugarren Adineko Zentroen lehen sektoreko hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatzea izan da.
Joan den maiatzean hasi ziren Nafarroako Hirugarren Adinekoen Zentroen lehen sektoreko hitzarmen honen negoziazioak. ELAk, UGTk, LABek eta CCOOk plataforma bateratu bat aurkeztu zuten, hilabete batzuk geroago patronalak negoziatu nahi ez duena. Era berean, Nafarroako Gobernua, sektorea finantzatzen duena eta horren gaineko erantzukizun publikoa duena, bat etorri da patronalaren jarrerarekin,
Sindikatuen aldarrikapenak argiak dira: Nafarroan 70 zentro baino gehiagotan banatutako 4.500 langileko lan-baldintza duinak negoziatzea. Hitzarmen bat, langileei lan duina egiteko aukera emango diena eta erabiltzaileen zerbitzuaren kalitatea bermatuko duena.