Nafarroako emakumeek gizonek baino %28 gutxiago kobratzen dute

2018/06/07
Emakume eta gizonezkoen arteko soldata arrakalaren datuak oso larriak dira Hego Euskal Herrian. Nafarroan emakumeek gizonezkoek baino 8.164 euro gutxiago irabazten dituzte urtean (%28,41) eta EAEn 7.552 gutxiago (%24,29). ELAk gogoratu du azken urteetan egin diren lan erreformek, gainera, okertu egin dituztela langile guztien lan baldintzak, bereziki emakumeenak.

Leire Txakartegi eta Maria Balda, genero berdintasunerako eta Nafarroako arduradunek, hurrenez hurren, egin dute txostenaren aurkezpena. ELAren aburuz ezinbestekoa da soldata arrakalak agenda politikoetan lehentasuna hartzea, diskurtso eta intentzio adierazpenez gain, politika publiko eta neurri eraginkorrak beharrezkoak baitira emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunei aurre egiteko.

Irakurri Txostena