Nafarroako Gobernuak azpikontrataturiko informatikariek ordu bateko lanuztea egingo dute bihar
Nafarroako Gobernuak enpresen arteko lehiaketa honen baldintzak ezarri behar dituenez, bertako langileek subrogazioa sartzeko eskatzen die, euren lanpostuak babesteko.
Hala ere, Nafarroako Gobernuak subrogazioari uko egin dio, eta gauzak horrela, langileek ordu bateko lanuzterako deialdia plazaratu dute biharko, asteartean, abuztuaren 1ean. Lanuztea goizeko 8etatik 9etara gauzatuko da.
Subrogazioarik gabe, zerbitzu honetan lan egiten duten 50 langileen lanpostuak arrisku bizian daude. Nafarroako Gobernuaren jokaerak prekarizazioaren hedapena besterik ez dakar. Oso larria da, bere ardurapean dagoen zerbitzu publikoa dela kontuan hartuta.
Langileak Nafarroako Jauregiaren aurrean elkarretaratuko dira (Carlos III etorbidean) goizeko 8.15etik 8.45era.