Nafarroako Gobernuak azpikontrataturiko informatikarien gaurko lanuzteak erabateko jarraipena izan du
Zerbitzu publiko honen esleipenean subrogazioa eskatu dute Diputazioaren aurreko elkarretaratze batean. Nafarroako Gobernuak azpikontratatzen duen zerbitzu informatikoaren zati bat lehia-prozesu berri batean dago, datozen hiru urteetarako enpresa pribatu baten esku uzteko.
Nafarroako Gobernuak enpresen arteko lehiaketa honen baldintzak ezarri behar dituenez, bertako langileek subrogazioa sartzeko eskatzen die, euren lanpostuak babesteko.
Hala ere, Nafarroako Gobernuak subrogazioari uko egin dio, eta gauzak horrela, langileek ordu bateko lanuztea egin dute gaur, eta elkarretaratu dira Diputazioaren Jauregiaren aurrean, Iruñean. Lanuzteak erabateko jarraipena izan du (gutxieneko zerbitzuak adosturik zeuden).
Subrogazioarik gabe, zerbitzu honetan lan egiten duten 50 langileen lanpostuak arrisku bizian daude. Nafarroako Gobernuaren jokaerak prekarizazioaren hedapena besterik ez dakar. Oso larria da, bere ardurapean dagoen zerbitzu publikoa dela kontuan hartuta.