Nafarroako Gobernuak, ERTErik baimendu gabe, soldatak eta enplegua bermatu behar ditu administrazio publikoaren azpikontratetan
Legezko xedapenetan ezarritakoa gorabehera, ELAk jakin ahal izan du zenbait azpikontratak ERTEak aurkeztu dituztela, ezinbesteko arrazoiengatik (kolektibitateetako enpresak, eskola-garraiokoak, kirol-kudeaketakoak, garbikuntzakoak...); eta, horregatik, Nafarroako Gobernuari eskatzen dio enpresa horietako ERTE bakoitza arretaz azter dezala, administraziorako zerbitzuak emateko kontratuei eragiten dieten eskaerak atzera bota ditzala, enplegua berma dezala, eta langile horien soldaten ordainketa bere gain har dezala, administrazioko bereko langileekin egin duen bezala.
ELAren ustez, langile-jendeak bizi duen egoera larri honetan, Administrazio Publikoak lan-baldintzak defendatu behar dituela, baita enpresa bitartekarien bidez (azpikontratak) baina administrazioarentzat lan egiten duten langileen lan-baldintzak ere. Horren haritik, ez dugu uste onargarria denik azpikontratatutako langileen enplegua, lan-baldintzak eta soldatak murriztea.
Hain zuzen ere, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 34. artikuluan eta 2/2020 Foru Lege Dekretuaren 2. artikuluan kontratu publikoak eteteko aukera jasota dago, eta soldatak ordaintzeko moduko kalte-kontzeptutzat hartzen ditu, administrazioak enpresa esleipen-hartzaileei onartu behar dizkienak.