Nafarroako Gobernuak etxebizitzarako eta errenta bermatuaren gaineko eskubideari buruzko eztabaida ukatu du

2018/06/06
Nafarroako Parlamentuaren mahaiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunari jakinarazi dio erabaki duela ez dituela onartuko tramitera Bermaturiko Errenta hobetzeko aurkeztu den Herri Ekimen Legegilea, ezta alokairu sozialeko etxebizitza eskuratzeko eskubidea ere. Horrek esan nahi du ukatzen dela Nafarroako Parlamentura eramateko egin beharreko sinadura biltzeko eztabaida. Ukazio hau oinarritzen da Nafarroako Gobernuak HEL horrekiko beto eskubidea gauzatu duela “aurrekontu-kredituen hazkundea dakarrelako”.

Eskubide Sozialen Gutunak onartezina deritzo erabaki horri, ikuspuntu demokratiko batetik, nahiz ikuspuntu sozialetik.

Guztiz ez-demokratikoa den jarrera

Ukazioa, Herri Ekimen Legegilean proposatu neurriek aurrekontu-kredituak areagotzea ekarriko dutenean oinarritzea, Herri Ekimenen izaera bera ukatzea dakarte. Edozein gizarte-hobekuntzak, logikoa denez, berekin dakar aurrekontuak handitzea. Horren harira zerbait planteatu ahal izatea ukatzeak eragiten du zentzugabekeriara irits gaitezkeela. Izan ere, herri ekimen legegilea proposatzekotan, gizarte eskubideak kaskartzeko bakarrik proposa daitezkeela dirudi.

Egungo Nafarroako Gobernuak, aitzinean ez bezala, bestelako jarrerak agertu beharko lituzke. Adibidez, pentsioak 1.080 € arte osatzeko aurkeztu zen herri ekimen legegileari ez zitzaion beto hori ezarri, nahiz eta sinadura bildu ondoren, Parlamentuan egin zen lehen bozketan izapidea ez zen onartu.

Aurrekontuetako gastua handitzea dakarrela argudiatuz hainbat ekimenen eztabaidari betoa jarri izana, , Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen laguntzaz Espainiako estatuan egiten dutenaren isla da. Bere burua aldaketako gobernutzat hartzen duen gobernu batentzat zoritxarreko parekatzea dugu.

Eskubide sozialei egiten zaien erasoa dugu

Nafarroan etxebizitza heltzeko eskubidea urratzen ari dira. Milaka lagunek, batez ere gazteek, arrazoi ekonomikoengatik ezin dute independizatu eta beraien kasa bizi. Bestalde, Herri Ekimen Legegilean Gutxieneko Errenta Bermatua hobetzea ere proposatzen da, pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan bitarteko eraginkorra izan dadin.

Nafarroako Gobernuak herri ekimen legegilean jasotzen diren hobekuntzak arbuiatu nahi ditu, eta bide azkar batez egin nahi du, gizartean eztabaidarik piztu gabe. Herri ekimen legegilean jasotzen diren aldarrikapenei, haren partaideak garen sindikatu eta gizarte erakundeen artean adostutakoei, zuzen-zuzenean erasotzen zaie.

Erabaki larria

Eskubide Sozialen Gutuna osatzen dugun erakundeok Nafarroako Gobernuak agertu duen jarrera ez-demokratiko eta ez-sozial hori gogoan hartzen dugu, Gutuna osatzen dugun erakundeokin harremanetan jartzeko asmorik agertu ez izana ere salatzen dugu, herri ekimen legegilean jasotzen diren neurri zehatzak aztertzeko ezta eztabaidari betoa jartzeko erabakia ezagutarazteko ere.

Gure erabakiak

Egoera honelakoa izaki, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ez du etsiko eskubide sozialak hobetzearen aldeko lanean; bere horretan eusten die Nafarroako Gobernuak betoa jarri duen herri ekimen legegilean jasotzen diren aldarrikapenei. Horregatik agintzen du:

  • Nafarroako Gobernuari eskatuko zaiola berehala berrazter dezala erabakia, herri ekimen legegilearen izapideari berehala ekin dakion.

  • Talde politikoei eskatuko zaiela Nafarroako Gobernuaren erabaki honen aurrean jarrera ager dezatela eta herri ekimen legegilean jasotzen diren edukiak parlamentuaren eztabaidara eraman dezatela.

  • Gertatu dena salatzeko kanpainari ekinen diola.

  • Ekainean, Nafarroako Gobernuaren aurrean mobilizazioa deitu, datozen astetan iragarriko dena.

  • Egungo herri ekimen legegilearen legea alda dadila eskatuko dugula, eragotz dadin Nafarroako Gobernuak inolako beto eskubidea izatea.