Nafarroako Gobernuak etxebizitzarako eta errenta bermatuaren gaineko eskubideari buruzko eztabaida ukatu du

2018/06/26
Nafarroako Parlamentuko mahaiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunari jakinarazi dio erabaki duela ez dituela onartuko tramitera Bermaturiko Errenta hobetzeko aurkeztu den Herri Ekimen Legegilea, ezta alokairu sozialeko etxebizitza eskuratzeko eskubidea ere. Hala, ukatu egin du Nafarroako Parlamentura eramateko egin beharreko sinadura biltzeko eztabaida. Ukazio hau arrazoitzeko, Nafarroako Gobernuak adierazi du HEL horrekin “aurrekontu-kredituen hazkundea dakarrela”, eta beraz, beto eskubidea duela.

Eskubide Sozialen Gutunak onartezina deritza erabaki horri, ikuspuntu demokratiko zein ikuspuntu sozialetik.

Guztiz ez-demokratikoa den jarrera batez ari gara

Ukazioa, Herri Ekimen Legegilean proposatu neurriek aurrekontu-kredituak areagotzea ekarriko dutenean oinarritzea, Herri Ekimenen izaera bera ukatzea dakar. Edozein gizarte-hobekuntzak, logikoa denez, berekin dakar aurrekontuak handituko direla. Horren harira zerbait planteatu ahal izango dela ukatzeak eragiten du zentzugabekeriara irits gaitezkeela, non herri ekimen legegilea proposatzekotan, gizarte eskubideak kaskartzeko bakarrik proposa daitezkeen.

Egungo Nafarroako Gobernuak, aitzinean ez bezala, bestelako jarrerak agertu beharko lituzke. Adibidez, pentsioak 1.080 € arte osatzeko aurkeztu zen herri ekimen legegileari ez zitzaion beto hori ezarri, nahiz eta sinadura bildu ondore, Parlamentuan egin zen lehen bozketan izapidea ez zen onartu.

Hainbat ekimenen eztabaidari betoa jarri izana, aurrekontuetako gastua handitzea dakarrela argudiatuz, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen laguntzaz Espainiako estatuan egiten dutenaren isla da. Bere burua aldaketako gobernutzat hartzen duen gobernu batentzat parekatze tamalgarria da.

Eskubide sozialei egiten zaien erasoa dugu

Nafarroan etxebizitza heltzeko eskubidea urratzen ari dira. Milaka lagun, batez ere baina ez soilik gazteak, ezin daitezke bereizi, zio ekonomikoak direla eta. Herri ekimen legegileak Errenta Bermatua hobetzeko nahia ere adierazten du funtsean, pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan bitarteko eraginkorra izan dadin.

Nafarroako Gobernuak herri ekimen legegilean jasotzen diren hobekuntzak arbuiatu nahi ditu, eta bide azkar batez egin nahi du, gizartean eztabaidatu gabe. Herri ekimen legegilean jasotzen diren aldarrikapenei, haren partaideak garen sindikatu eta gizarte erakundeen artean adostu aldarrikapenei zuzen-zuzenean erasotzen zaie.

Erabaki larria

Eskubide Sozialen Gutuna osatzen dugun erakundeok Nafarroako Gobernuak agertu duen jarrera ez-demokratiko eta ez-sozial hori gogoan hartzen dugu, baita Gutuna osatzen dugun erakundeokin harremanetan jartzeko asmorik agertu ez izana ere, ezta herri ekimen legegilean jasotzen diren neurri zehatzak aztertzeko edota eztabaidari betoa jartzeko erabakia ezagutarazteko ere.

Gure erabakiak

Egoera honelakoa izaki, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ez du etsiko eskubide sozialak hobetzearen aldeko lanean; bere horretan eusten die Nafarroako Gobernuak betoa jarri duen herri ekimen legegilean jasotzen diren aldarrikapenei. Horrengatik agintzen du:

  • Nafarroako Gobernuari eskatuko zaiola berehala berrazter dezala erabakia, herri ekimen legegilearen izapideari berehala ekin dakion.

  • Talde politikoei eskatuko zaiela Nafarroako Gobernuaren erabaki honen aurrean jarrera ager dezatela eta herri ekimen legegilean jasotzen diren edukiak parlamentuaren eztabaidara eraman dezatela.

  • Egungo herri ekimen legegilearen legea alda dadila eskatuko dugula, eragotz dadin Nafarroako Gobernuak inolako beto eskubidea izatea.