Nafarroako Gobernuak ezin izango du gastu soziala handitu, hitzarmen ekonomikoaren ondorioz
ELAk gogoratu du Rajoyren gobernuarekin adostu zutela gastu arauaren ezarpena, hau da, Estatuko gainontzeko Erkidegoak bezala gastu sozialarekiko muga ( 2018rako 2,5% baino gehiago ezin dira handitu aurrekontuak) onartu egin da.
ELAren ustez oso larria da Nafarroako Gobernuak bat egitea halako erabakiekin, gastu arauaren onarpena Hitzarmen Ekonomikoaren eta autogobernuaren kontrako erabakia baita.
Azkenik, Aranbururen hitzak azpimarratu nahi ditu ELAk oso argigarriak direlako. Hona hemen bere hitzak: “aldebikotasunean egindako negoziazioak izan dira, baina horrek ez du esan nahi berdintasunean izan direnik”. Gure ustez, askoz zintzoagoa da hori esatea, aldebikotasunean oinarritu direla esatea baino. Honek argi uzten du, egungo harreman hauetan Espainiako gobernuaren interesak gailentzen direla; honek guztiak agerian uzten ditu Nafarroak egun fiskalitatean eta aurrekontu eskumenetan dituen mugak.