LANGILE PUBLIKOAK
Nafarroako Gobernuak uko egin dio berriro ere soldata eta eskaini beharreko plaza kopurua hemen erabakitzeari

Txibiteren gobernuak CCOO eta UGT sindikatuek Estatuko Gobernuarekin adostutako akordioa betetzeko aukera egin du (%0,5ko igoera), Nafarroako langile publikoen erosahalmena berreskuratzeko hautua egin beharrean. Ondorioz, soilik 2022-2024 urte artean langileek %6ko erosahalmenaren galera pairatuko dute eta 2025 urterako ez dago inolako aurreikuspenik soldata igoeraren inguruan.
Horrez gain, Hezkuntza Departamentuak Lan Eskaintza Publikoaren proposamena egin du, 217 plaza bigarren hezkuntzarako eta 45 plaza irakasleen kidegoan. Estatuak inposatzen duen erreposizio tasak ahalbidetzen duen plaza kopurua soilik eskaintzeko erabakia hartu duenez Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzan jasanezina den %50ko behin-behinekotasunak bere horretan jarraituko du, Europak eskatzen duen %8tik urrun.
Beharrezkoa izango da langileon mobilizazioa Nafarroako Gobernuak bere gain har dezan hemengo zerbitzu publikoetan lanean ari direnen baldintzak hobetzeko ardura.