Nafarroako kontratu publikoen legean lan-baldintza duinak bermatzeko klausulak ezartzearen alde agertu dira ELA, LAB eta CCOO

2017/11/07
Zerbitzu publikoak azpikontratatzearen ondorioz benetako administrazio paralelo bat sortu da Nafarroan, non milaka langile aritzen diren. ELA, LAB eta CCOO sindikatuentzat ukaezina da diru publikoaz ematen diren zerbitzuen azken erantzukizuna administrazioari dagokiola. Gauzak horrela, Nafarroako Kontratu Publikoen Legean klausula sozialak sartzeko eskatu dute.

Hiru sindikatuek mobilizazio dinamika ezberdinak jarriko dituzte martxan, langile azpikontratatuei lan-baldintza duinak bermatuko dizkieten klausula sozialak sartzeko. Era berean, bilera egiteko eskatuko diete parlamentuko talde guztiei, legea izapidetzerakoan, aipaturiko klausula sozialak azkenengo testuan sartzeko.

Irakurri txostena