LANGABEZIA NAFARROAN
Nafarroako langabeen %61 emakumeak dira

Abenduan langabeziak behera egin ondoren, eta Gabonetako kanpainen amaieran, langabeziak gora egin zuen berriro, zerbitzuen sektoreko emakumeen kontura. Hala, langabeziaren igoera osoa emakumeen artean izan zen eta 404 emakume langabe gehiago izan ziren. Ondorioz, emakume langabeen ehunekoa %61,4ra igo zen, hau da, bost langabetik hiru baino gehiago emakumeak izan ziren.
Langabezia-tasak berriz ere gora egin zuen, %9an kokatu zen, Europar Batasuneko tasa hiru puntutan gaindituz, abenduan %5,9an kokatu baitzen.
Kontratazioaren datuei dagokienez, Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %78 aldi baterakoak izan ziren, hau da, urtarrilean sinatutako bost kontratutik ia lau aldi baterakoak izan ziren.
Urtarrileko datuek prekarietatearen errealitate gordina erakusten dute berriro. Funtsean, Gabonetako kanpaina igarota, urtaroko enpleguak suntsitu egiten dira, eta, ondorioz, langabeziak gora egiten du, emakumeen eta zerbitzuen sektoreko gazteen artean batez ere.
Azkenik, gogoan izan behar dago ziurgabetasun-egoera dela eta, aurreikuspen negatiboak daudela datozen hilabeteetarako, eta horrek eragina izan dezakeela enpleguan. Hori horrela, antolaketa eta mobilizazioak beharrezkoak dira baldintza materialak hobetu ahal izateko.