Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak argitaratutako txostenaren arabera, zahar-egoitzek ez dituzte pandemiaren aurrean erantzuteko beharrezko neurriak ezarri
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Zahar Egoitzetako Jarduera Programaren Memoria argitaratu berri du. Txostenak ondorio eta proposamen ugari jasotzen ditu, Laneko Osasun Zerbitzuak covid-19 pandemia garaian garatu dituen jarduerak oinarriz hartu. Jarduera hauek egoitzak lantoki seguru eta osasungarriak izatea dute helburu.
Datuek erakusten dute adinekoekin zer krudela izan den gaixotasuna. Nafarroan, adinekoentzako zentroetan bizi ziren pertsonen % 35i baino gehiagori eragin zien covid-19ak.
Asko dira Memorian nabarmendu genitzakeen alderdiak, baina ELAri kezka handia sortarazio dion alderdi bat azpimarratu nahi dugu. Kasu askotan ez dira beharrezkoak ziren ikerketak egin kutsatze eta agerraldi masiboen kasuan, eta ez da neurri zuzentzailerik proposatu. Gainera, txostenak nabarmentzen du egoitzek ez dutela behar adina inbertitu kutsatze masiboak saihesteko beharrezko ziren neurriak, neurri horiek egingarriak baziren eta inbertsio txikia exigitzen bazuten ere.
ELAn argi daukagu zaintzak ezin direla enpresa pribatuen esku utzi; izan ere, pertsonen bizitzak hobetzen saiatu beharrean, etekin ekonomikoa eta errentagarritasuna lortzeko helburua dute enpresa pribatuek. Zaintzaren publikotasunarekin bakarrik lortuko dugu kalitatezko zaintzak bermatzea eta sektoreak negozio gune izateari uztea.