Otsailaren 18a, Nafarroako Osasun Sistema Publikoa defendatzeko manifestazioa deitu dute

2022/02/10
Nafarroako Osasun Plataformak "Osasungintza Publikoa defenda dezagun" lelopean manifestazioa deitu du otsailaren 18an Iruñean.

Nafarroako Osasun Plataformaren oharra:

Estatuko Osasunari buruzko Lege Orokorra (1986) onartu eta gutxira, osasun sistemaren publikoaren garapenari eutsi diote, eta pribatizazioaren aldeko politikak bultzatu eta garatu dituzte gobernu guztiek.

Pandemiaren aurretik, osasun-sistema publikoa oso ahulduta zegoen, 2008an hasitako krisiari aurre egiteko formula gisa aplikatutako baliabide publikoen murrizketen eta pribatizazio-estrategien ondorioz.

Osasun sistema horrek, jaio zenetik, garapenerako borondate politiko faltari aurre egin behar izan zion alderdi nagusietan, hala nola: sistema publiko bakarra, Oinarrizko Osasun Laguntzan oinarritua, arreta integralekoa, prebentziozko orientaziokoa eta osasun publikokoa, osasun-baliabide publiko guztien integratzailea, desberdintasun sozialei aurre egiten diena, garapenekoa eta ikerketakoa, etab.

Murrizketa horiek gehien jasan dituena Oinarrizko Osasun Laguntza izan da. Pandemiak osasun-sistema publikoaren krisia areagotu du, eta profesionak eta erabiltzaileak etsipenera eraman ditu. Sistema pribatuak, gobernuaren permisibitatearekin, onura ekonomikoak (industria farmazeutikoa, deribazioak, NBEen merkataritza, test diagnostikoak, etab.) lortzean bakarrik agertu du burua.

Horregatik, Nafarroako Osasun Plataformak exijitzen du:

  • Beste osasun sistema bat, aurrekontuak bideratuko dituena Osasun departamentura eta, horren barruan, bereziki, Oinarrizko Osasun Laguntzara eta osasun publikoaren alderdietara.
  • Plantillak sendotzea eta handitzea, murrizketak berreskuratzeko eta lanpostu egonkorra duten profesionalek biztanleria artatu ahal izatea bermatzeko.
  • Arreta presentzial gehiago, ratio errealekin.
  • Administrazioko langileak gehitzea, kalitatezko arreta bermatzeko.
  • Osasunaren negozio pribatuaren finantzaketa behingoz aurrekontu publikoekin moztea (deribazioak, itunak, mutuak, mutualitateak, farmacia, ikerketako egitura publiko-pribatuak..,).
  • Sistema publiko soziosanitario bat integratzea eta garatzea, Osasunbidean estaldura sanitario egokia izango duena.

Pandemiak erakutsi digu inoiz baino beharrezkoagoa dela Nafarroako osasun-sistema publikoa eraldatzea eta hobetzea; orain da unea. Beharrezkoa da Osasunari buruzko Foru Lege berri bat onartzea legegintzaldi honetan, gizartearen partehartze zabalarekin landua, aipatutako egiturazko beharrei aurre egiteko.

Eta, oro har, klima-aldaketari eta gizarte-desberdintasunei aurre egiteko Gobernuaren politika guztien erabateko aldaketa, osasun arloko ekitate faltaren iturri gisa. Horretarako, Gobernuak beste politika batzuekin konpromisoa hartu behar du, eta, horregatik, beharrezkoa da osasunarekin zer ikusirik duten arloko departamentuen arteko koordinazioa (etxebizitzari, ingurumenari, lanari, lehen sektoreari, garapen ekonomikoari, eskubide sozialei, osasunari eta abarri buruzko politikak), gaur egun falta dena.

Gure apostua, osasun publiko sistema indartsu eta unibetsala, Oinarrizko Osasun Laguntzan oinarritua, politika guztietan Osasuna, inekitatea gutxitzen duena eta pertsona guztiendako bizi baldintza duinak sustatzen duena.

Aurrera egin ahal izateko, herritarrak eta profesionalak batera mobilizatzearen alde gaude eta, herri eta hauzoetan egiten ari diren hitzaldiak sustatzen dugu, non bertako profesionalekin batera azaltzen diren zonaldeko arazoak eta osasun sistema publiko bakar baten alde.

Kalitatezko arreta bermatzeko betebeharra betetzeko, osasun publico sistema bakarra baten alde gaude, eta profesional eta herriterrok batera mobilizatzea eskatzen eskatzen diogu gobernuari. Hori gauzatu ahal izateko, lan baldintza duinak behar dira.