Nafarroako Unibertsitate Publikoa ikasturtea hasi zenetik hiru hilabete pasa eta oraindik ere ez dela leku segurua salatzeko elkarretaratzea egin da

Nafarroako Unibertsitate Publikoa ikasturtea hasi zenetik hiru hilabete pasa eta oraindik ere ez dela leku segurua salatzeko elkarretaratzea egin da
ELA, LAB, Ernai eta Estudiantes en Movimientok deituta elkarretaratzea egin da Errektoretzari neurriak eta irtenbideak eskatzeko

Hiru hilabete joan dira ikasturtea hasi zenetik Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta oraindik ere ez dela leku segurua salatzeko elkarretaratzea egin da gaur. Besteak beste, hau da egoera:

  • Ikastalde handiak ikasgeletan hartzeko ezintasuna dago, ikasleak kanpoan utziz, kalitate baxuko ispilu gelak izanik, ikasleak kalitate baxuko klaseak jarraitzera behartuz. Gainera, baliabide elektronikoak oso hurriak dira.
  • Ikasgeletan airea berriztatzeko sistemak falta dira.
  • Ikasteko edota bazkaltzeko espazioa falta da: kafetegi zein jantokiko itxierak eta hauen ordez karpen instalazioak ez du bermatzen behar duten guztiek unibertsitatean bazkaldu ahal izatea. Bide berdinetik, liburutegiko %30eko aforoak ez du bermatzen ikasle orok haren ikas orduak unibertsitatean egin ahal izatea. Honetaz gain, Unibertsitatean izandako pribatizazioek (kafetegia, jantokia, garbiketak...) zerbitzuen kalitatea eta baldintzak okertuz joan dira.

Honengatik guztiagatik ondorengo aldarrikapenak egiten dira:

  • Ratioen jaitsiera. Bai euskarazko profila duten baita ez dutenen irakasleen kontratazioa.
  • Aire berriztagarriko sistemen instalazioa, ikasgeletara modu seguruan joatera bermatuko dutenak.
  • Kanpusean bertan bazkaldu edo ikasteko aukera izateko espazio berri eta zabalen irekiera, ikasle eta oro har komunitate guztiak aukera izan dezan.
  • Unibertsitateko zerbitzu pribatizatuak berriro publifikatzea.