Nafarroako zahar egoitzetako langileek greba egin dute gaur lan baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetuko dituen hitzarmenaren alde

2022/02/23
Negozioazio mahako sindikatu guztiek (ELA, UGT, LAB eta CCOO) deituta egun guztian zehar greba eta mobilizazioak izango dira. Arratsaldean Iruñean eta Tuteran manifestazioak egingo dira patronalaren blokeoa eta Nafarroako Gobernuaren arduragabekeria salatzeko

Deitzaleen oharra:

ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek mobilizazioekin jarraitu dute, lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko Nafarroako Egoitzen Hitzarmenaren negoziazioa lortu arte


ELA, UGT, LAB eta CCOO menpekotasunaren sektoreko lau sindikatu nagusiek mobilizatzen jarraitzen dugu eta herritar guztiei dei egiten diegu Ugazabei eta Nafarroako Gobernuari presioa egiten jarraitzeko.

Gure erkidegoko hirugarren adinekoentzako zentroen sektoreko I. Hitzarmena sinatzea da gure helburu.

Sektoreko patronalei eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diegu beren erantzukizuna beren gain har dezatela, lan duina eta kalitatezko zerbitzuak berma ditzatela mendekotasunaren sektorean, diru publikoz sostengatutako sektorea baita.

Hitzarmen honek 4.500 langile baino gehiagori eragingo die, Nafarroa osoan 70 zentro baino gehiagotan banatuta.

Zaintza profesionalizatu gehienak enpresa pribatuen esku daude, eta horiek onura ekonomikoa lehenesten dute pertsonen zaintzaren gainetik. Ezinezkoa da kalitatezko asistentzia ematea, lan-baldintza prekarioak mantenduz:

7 minutu ditugu pertsona bakoitzari arreta emateko.

Ia 1.800 orduko gehiegizko lanaldia urtean.

Atsedenaldiak ez dira nahikoak: hilean asteburu bat bakarrik.

Soldata ez da osatuko % 100ean bajan gaudenean.

Hileko 1000era ere iristen ez diren soldatak dituzten kategoriak.

Zainketen eredu publiko, doako eta unibertsal baterantz jotzea beharrezkoa da, eta bide horretan ezinbestekoa da Egoitzen Hitzarmen bat, ematen diren zerbitzuaren eta arretaren lan-baldintzak eta kalitatea hobetuko dituena.

Sektoreko langileak funtsezkoak izan gara, eta funtsezkoak izaten jarraitzen dugu gure adinekoei eta mendeko pertsonei arreta emateko.

Gure lan-baldintzak hain eskasak dira, gure lankide asko gaur ez daudela hemen, ezin dute grebarako eskubidea erabili, gehienak gutxieneko zerbitzuak dira eta gure familiei arreta ematen ari dira.

Greba-egun honetara joan ahal izan garenok gure lan-baldintzak hobetzea eta duintzea eskatzen dugu, eta hori honela egin behar da:

Nafarroako administrazio publikoko langileek jasotzen dituzten soldatekin parekatzea.

Urteko 1592 orduko lanaldia.

Segurtasun- eta babes-neurri eraginkorrak.

Kalitatezko arreta bermatuko duten ratio egokiak.

Sistemaren prestakuntza eta profesionalizazioa.

Aldi baterako eta kontratu partzialak amaitzea.

Egonkortasuna eta etorkizunerako bermeak ematea gure lanei.

Ikuskapenak indartzea.

Putre funtsen partaidetza ezabatzea.

Zentro horien kudeaketa publikoa behingoz exijitzea.

Lan-baldintza duinek soilik ziurtatzen dituzte zerbitzu duinak eta kalitatezkoak.

Premiazkoa da zainketen lanean arreta jartzea, duten eta merezi duten balioa eta errekonozimendua ematea, eta lan hori egiten dutenei aurpegia jartzea, batez ere emakumeak, beraiengan erortzen jarraitzen baitu zainketen ardura gehiena, ikusezina baita, eta beren lanaren bidezko gizarte-baloraziorik gabea.

Bada garaia sektoreko langile guztiak merezi bezala benetan aitortzeko, aitorpen hori nahitaezkoa da eta, batez ere, justizia-ekintza bat.

Zainketa-lanaren duintasuna eta mendekotasun-zerbitzuen kalitatea aldarrikatzen jarraituko dugu.

Arreta publikoa, doakoa eta unibertsala eskatzen jarraituko dugu.

Mobilizatzen jarraituko dugu lortu arte.