Nafarroako zahar etxe eta ongizate egoitzetako langile guztiei berehala testak egin diezazkietela eskatu du ELAk

2020/03/21
Zahar egoitzetan eta gizarte ongizateko lan zentruetan langileen eta erabiltzaileen covid-19 ko baieztatutako kasuen aurrean premiaz hartu behar ditu aspaldidanik eskatzen ari garen neurriak

Coronavirus covid-19 krisia hasi zenetik, ELAko ordezkariek protokoloa berrikusteko eskatu diete beren enpresei, egoiliarren (gehienak patogeno horren aurkako arriskukoak) arreta egokia bermatzeko eta egoiliarren nahiz langileen osasuna zaintzeko beharrezko neurriak hartzeko.

 

Hala ere, enpresen eta Nafarroako Gobernuen aurreikuspen ezak eta erabakiak berandu hartzeak eragin du jada osasun-krisi bat dena are gehiago larriagotzea adinekoen egoitzetan.

 

Egoeraren larritasunaren aurrean berehala neurri hauek har ditzala eskatzen dugu:

 

  1. Protokoloak eguneratzea. Eta zahar egoitzetako eta gizarte ongizateko langile guztiei berehala testak egin ditzatela.

 

  1. Norbera babesteko ekipamenduen (maskarak, eskularruak, mantalak, betaurrekoak) egoitza eta zentro soziosanitario guztiak berehala hornitzea, egoiliarren eta langileen osasuna babesteko. Nekez bete ahal izango da protokoloa, jarraitu behar dutenek beharrezko norbera babesteko ekipamendurik ez badute.

 

  1. Egoitzetako eta zentro soziosanitarioetako instalazio guztiak desinfektatzeko ezohiko neurriak hartzea (espazio komunak, gelak, sukaldeak, garbitegiak…), bai eta beharrezkoak diren neurri guztiak ere.

 

4.- Langile gehiagoren kontratazioa zahar egoitzetan eta gizarte ongizateko lan zentruetan bere osasuna guztiz bermatuz.

 

ELAk lanean jarraituko du egoiliarren osasuna bermatzeko, eta zaintzen gaituena zaintzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak eta bestelakoak eskatuko ditu.