Enplegu datuak
Nafarroan 476 langabe gehiago izan dira urrian
Irailean baino 476 langabe gehiago izan dira urrian. Sexuaren araberako analisiak adierazten du hazkundea gizonen (+287) eta emakumeen (+189) artean gertatu dela. Bestalde, gazteen langabeziari buruzko datuek zifra negatiboak dituzte. Azken hilabetean 151 pertsona gehiago izan dira, hau da, termino erlatiboetan % 5,3ko igoera izan da.
Langabezia tasa % 8,9koa da, beste behin ere, Europako eta inguruko herrialdeetako batez bestekoaren oso gainetik, % 5,9koa baita (iraileko azken datu eskuragarria).
Urrian egindako kontratuek aurreko hilabeteetako ezaugarri berak izaten jarraitzen dute: prekarioak eta aldi baterakoak. Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen % 75,8 aldi baterakoak izan dira, hau da, urrian sinatutako lau kontratutik hiru baino gehiago aldi baterakoak izan dira.
Urriko datuek okerrera egin dute enpleguaren egoeran. Langabeziak gora egin du berriro, eta eragin handia du gazteen artean. Gainera, adierazi behar da langabezia tasa Europako batez bestekotik oso urrun dagoela oraindik. Bestalde, enpleguaren kalitateak txarra izaten jarraitzen du, behin behinekotasunaren tasak erakusten duen bezala. Agertokia ikusita, ELAk ezinbestekotzat jotzen du antolaketa eta mobilizazioa, lan prekarietatearekin amaituko duten eta lan baldintzak duinduko dituzten neurrien alde borrokatzeko, bai sektore publikoan, bai pribatuan.