Nafarroan desgaitasunen bat duten pertsonei zerbitzu duina eta kalitatezkoa eskaintzea exijitu dute Iruñean

2022/01/18
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruñean, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren aurrean, desgaitasunen bat duten pertsonak artatzen dituzten itunpeko zentroetako pleguak egiterako orduan Nafarroako Gobernuak langileen parte-hartzea saihestu nahi duela salatzeko. Gizarte Eskubideen Sailak laster aterako ditu pleguak lehiaketara. Sindikatuek uste dute zerbitzua zuzenean kudeatzeatu behar dela, erakunde publiko baten bidez, zentroetako langileak kontsolidatzeko. “Sektorea ezin da geratu inbertsio-funtsen esku, horien interes bakarra mozkinak maximizatzea baita, plantillen lan-baldintzen eta zerbitzuaren kalitatearen kontura”, deitoratu dute.

Salatu dute baldintza-agiriek ez dutela behar adina informaziorik eta baliabide gehiago behar direla zerbitzuen beharrei erantzuteko eta funtzionamendu egokia bermatzeko. Hala, plantillak handitzeko, ratioak hobetzeko, lanbide-kategoria guztiak barne hartzeko eta jarraipen- eta kontrol-mekanismo zorrotzagoak eta eraginkorragoak izatea eskatu diote Gobernuari.