Nafarroan ere, #M8GrebaFeminista
Biztanleriaren erdiari zuzendutako greba orokor deialdia da; greba berritzailea, enplegu formalaz gain bizitzaren jasangarritasuna bermatzeko ezinbestekoak diren beste hainbat alorrei ere eragiten dielako deialdiak: zaintza, kontsumoa, ikasleak eta pentsiodunak.
Hamaika dira egunean zehar Euskal Herri osoko hiri, herri eta auzoetan deitutako mobilizazioak; hiriburuetan manifestazio nagusiak 12:00etan eta 19:00tan izango dira: Iruñean 12:00 Gaztelu Plazan eta 19:00tan Golem Zinemetan.
Asko dira lan munduan greba feminista honekin bat egin duten emakumeak. Izan ere, ezinbestekoa da sindikatuaren eta mugimendu feministaren arteko elkarlana. Greba deialdi hor behar horren lekuko argia da. Borroka guztiak elkar-lotuta joan behar dute; ez dago klase borrokarik emakume librerik gabe. Ez da kasualitatea emakumeak izatea lan-munduan gero eta zabalduago dagoen prekarietatea eta soldata-arrakala gehien sufritzen dutenak.