Navarra Sumak eta PSNk enpresaren presioei men egin eta MTorreseko langileak alde batera utzi dituzte

2021/02/22
Nafarroa Sumak eta PSNk ez dute MTorresen kaleratzeen aurkako adierazpen instituzionalik onartu, beste hainbatetan aho batez onartutako testu berbera izan arren, Gamesa Aoizen itxieraren aurrean onartu zena kasu.

EH Bildu, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerraren babesa ez da nahikoa izan MTorresen kaleratzeen aurka EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionala aurrera ateratzeko, nahiz eta beste hainbatetan onartu izan den eduki berbereko testua izan, Agoizko Gamesaren itxieraren aurka onartutakoa bezalako, adibidez. Oraingo honetan, Navarra Sumak MTorreseko langileei Parlamentuaren babesa galarazteko kaleratze hitza ere jasotzen ez zuen proposamen alternatibo bat aurkeztu du, eta PSNk eta Geroa Baik (bi adierazpenetan aldeko botoa eman du) bat egin dute.

ELAren ustez, albiste txarra da Navarra Sumak eta PSNk MTorreseko zuzendaritzaren presioei men egitea eta 88 kaleratzeren aurka ez egitea. Kaleratze horiek enplegua suntsitzea dakarte jatorriz nafarra den eta I+G+b arloan balio erantsia duen enpresa batean. Kezkagarria da erakundeek, bai Parlamentuak bai Nafarroako Gobernuak, egoera hauen aurrean duten erantzukizun politikoa ez onartzea.

Gaur MTorreseko langileak Parlamentuaren aurrean izan diren bezala, ELAk mobilizazioekin eta lanuzteekin jarraituko du datozen egunetan, kaleratzeen aurka. Era berean, Nafarroako Gobernuari exijitzen dio beste alde batera begira ez jartzeko eta Torres de Elorzeko lantegiko enpleguari eusteko lan egiteko.