PRODUCTOS KOL

Negoziazioaren blokeoa salatzeko elkarretaratzea

2024/03/18
Elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Sanguesan, hitzarmen duin bat eskatzeko.

Productos Kol enpresako langileek hitzarmena berritzeko borrokan ari dira, erosteko ahalmena berreskuratzea eta lan baldintzak hobetzea helburu. Negoziazioak urtarrilean hasi ziren, eta enpresako zuzendaritzak aurreko hitzarmena luzatzea proposatu zion batzordeari, langileek eskatzen dutenetik urrun.

Productos Kol Zangozako Rocaforte industrialdean dagoen enpresa bat da. Edredoi koadranteen ehunak egiten ditu koltxoiak eta burkoak estaltzeko eta 130 pertsona aritzen dira bertan lanean. Urtean egun gehien lan egiten den eta ordainsari txikiena duen eskualdeko enpresa industriala da. Gainera, enpresako azken hitzarmenean langileek erosteko ahalmena galdu zuten. Batzordea CCOOko 4 ordezkarik, ELAko 3k eta LABeko 2k osatzen dute.

Gogoratu behar da Productos Kol enpresak 6 milioi euroko irabaziak izan zituela 2019tik 2022ra bitartean, eta 5 milioi euro banatu zizkiela akziodunei dibidenduetan azken 5 urteetan.