NUPeko doktore-laguntzaileen lan-baldintzak eta bitarteko doktore kontratatuenak parekatu ditu

2017/10/26
ELAk ongi deritzo Nafarroako Gobernuak onetsitako akordioari, NUPeko doktore-laguntzaileen lan-baldintzak eta bitarteko doktore kontratatuenak parekatu dituelako, nahiz eta berandu eta gaizki heldu. Gaurko gobernu-akordioak zuzendu du, neurri batez, NUPen, UGTren eta Irakasle Kontratatuen Elkartearen artean lorturikoa. Lehengo akordio hartan adosturiko igoera, 2015ekoa, kontratupeko irakasle doktore finkoentzat zen soilik, eta ez bitartekoentzat.

NUPeko irakasle eta ikertzaile kontratatuen hitzarmen kolektiboa sinatu zenetik bederatzi urte iragan dira; eta azkenean Nafarroako Gobernuak foru-dekretua aldatu du, aipaturiko pertsonalaren araubidea eta lansariak erregulatzen dituen foru-dekretua, alegia. Erran dezagun, bidenabar, langileen ordezkariek unibertsitatearekin negoziatzen badute ere, azken batean Gobernuak arautzen ditu araubidea eta lansariak foru-dekretu bidez. Oraingo honetan dekretua bederatzi urte gibelatu da. Aldi horretan zehar NUPeko doktore-laguntzaileek eta bitarteko doktore kontratatuek lansari murritzagoak jaso behar izan dituzte.

Gaurko gobernu-akordioak zuzendu du, neurri batez, NUPen, UGTren eta Irakasle Kontratatuen Elkartearen artean lorturikoa. Lehengo akordio hartan adosturiko igoera, 2015ekoa, kontratupeko irakasle doktore finkoentzat zen soilik, eta ez bitartekoentzat (gaurkoan onartu diren bi kategoriak).

ELAk ez zuen izenpetu 2015eko akordioa, kontratupeko bitarteko doktoreentzat eta doktore-laguntzaileentzat iruzurra zelakoan, eta bi urtez itxaron behar izan dute zegokiena kobratzeko. Azkenean beste akordio hau heldu da, eta horrekin zerikusi zuzena izan dute ELAk jarritako demandek, eta baita Enpresa Batzordeko gainerakoei helarazitako negoziazio-eskaintzak ere, NUPek onartu duena. Akordio horren arabera ordainketa osoa bi urteko epean gauzatu beharko da.