METALA
Omniako langileek urtean 1.200 euroko osagarria lortu dute, ELAk greba mugagabea deitu ostean

Industrial de Armaduras Omnia enpresak (Etxarri Aranatz) 1.200 euroko osagarri finkagarria lortu du urtean, metalaren sektoreko hitzarmenaren gainetik, beste hobekuntza batzuen artean, ELAko ordezkaritza sindikalak greba mugagabea deitu ondoren.
Greba irailaren 29rako zegoen deituta, baina enpresak akordio batera iristea erabaki du hori saihesteko. Horrela, Omniako 24 langileek beren aldarrikapenen zati handi bat lortu dute, eta erakutsi dute mobilizazioa eta greba direla akordio onak lortzeko modu bakarra.