Osasun eta zaintza-sistema publikoa, duina, unibertsala eta doakoa izatea premiazkoa da Nafarroan

2020/12/14
Aitorpen instituzionaletatik harago, osasun eta zaintza sektoreetako langileen lan-baldintzak hobetzea beharrezkoa da ELArentzat

Abenduaren 3an, Nafarroako Gobernuak Nafarroako urrezko Domina eman zien osasun sektoreetako eta sektore soziosanitarioetako langileei. Egia da, zalantzarik gabe, merezi duten aitorpena dela, baina aitorpen horren lehen urratsa izan beharko litzateke, langile horien lan-baldintzak berrikusi eta hobetzea.

Pandemiak agerian utzi ditu, besteak beste, oraindik lehengoratu ez diren murrizketen ondorioz, bi sektoreek pairatzen diren egiturazko arazoak.

Premiazkoa da neurriak ezartzea:

  • Pribatizatutako zerbitzuak publiko egitea eta langileak subrogatzea: bizitzaren gaineko negozio pribatua desagerraraztea neurri saihestezina da, langileen lan-baldintzak duintzeko ez ezik, bizitza bere osotasunean duintzeko ere.
  • Kontratazioa (Osasunbideko 5.000 aldi baterako kontratua duten langile baino gehiago finkatzen dituzten lan-eskaintza masiboak, profesional gehiago kontratatzea eta lanaldia luzatzea, ratioak hobetzea).
  • Lanaldia: (lanaldi-murrizketak, horien erregularizazioa, kontratazio partzialak ezabatzea).
  • Soldatak: egindako murrizketa guztiak itzultzea, eta egindako ahalegina ez ezik, egiten den lanaren benetako balioa aitortzen duten soldata-igoerak.
  • Lan-osasuna: lan-osasuna bermatzeko neurri eraginkorrak, arrisku psikosozialetan arreta jarriz.

Azken batean, ELAren ustez, ezinbestekoa da, aitorpenetatik harago, lanaren balioa aintzat hartzea, lan-baldintzak hobetuz. Hobekuntza horretatik soilik lortu ahal izango da kalitatezko osasun- eta zaintza-sistema publikoa.

Era berean, ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio behar diren neurriak ezar ditzala kalitatezko osasun eta zaintza publikoko sistema bat garatzeko, domina bezalako errekonozimendu ekonomikoetatik harago, langileen lan-baldintzak duintzeko neurri zehatzak bultza ditzan.