Osasunbideak azpikontratatutako Maju enpresako Batzordeak langile bat lan-istripu ez traumatikoan hil dela salatu du

2022/05/06
Elkarretaratzea deitu dute maiatzaren 9rako, goizeko 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen aurrean

Asteartean, maiatzak 3, beste lan istripu hilgarri ez traumatiko bat gertatu zen Iruñean. 62 urteko langile bat hil zen bere lantokiko aldagelan. Heriotzaren zergatia ikertzen ari dira oraindik. Langileak Maju enpresan egiten zuen lan Nafarroako Ospitalean garbitzen Osasunbideak azpikontratatuta.
Majuko Enpresa Batzordeak babesa eta elkartasuna adierazi die Mari Luz Lopezen senideei, gertukoei eta lankideei, eta istripu ez traumatikoak ere lan istripuak direla salatu du.
Lan ordutegian ez dira kasualitatez gertatzen, lan baldintzak, presioak eta estresa funtsezko faktoreak dira istripu kardiobaskularretan, eta horiek bihurtu dira lan istripuen eragile handienetako bat.
Laneko heriotza guztien atzean langile klasearen lan eta bizi baldintzak daude.
Azpikontrata batean lan egitea ere prekarietatea da, eta hau adibide argia da; izan ere, azpikontratatutako langileek ospitalea garbitzen duten eta Osasunbideak zuzenean kontratatzen dituen langileek baino baldintza okerragoak dituzte, adibidez, gaixo daudenean %100a kobratzea.
Istripu hau salatzeko, Majuko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea deitu du astelehenean, maiatzak 9, goizeko 10:00etan Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Kanpo Kontsultetan (Irunlarrea kalea).