Osasunbideako langileenganako tratu txar eta utzikieria salatzeko elkarretaratzeak egin dira

2022/02/17
Osasunbideako langileen batzordeak deituta elkarretaratzeak egin dira Iruñea, Tutera eta Lizarran langileak "abandonatuak eta nazkatuta" daudela salatzeko

Osasunbideako langileen batzordearen oharra:

 Urteak dira estatuko eta autonomia-erkidegoetako gobernuak gure osasun sistema hondatzen ari direla, eta inork ezin du esan neurri nahikoak, irmoak eta egokiak hartu dituenik, ezta egungo gobernuak ere.

Ikusten ari gara Oinarrizko Osasun Laguntza hilzorian dagoela, sistemaren funtsezko pieza bada ere. Langileak ahituta daude plantillaren dimentsio egokirik ez dagoelako eta profil profesional berririk ez dagoelako; profesionalek gaitasuna behar lukete demografikoki hazten eta zahartzen ari den biztanleria behar bezala eta arreta handiagoz artatzeko.

Osasun arloa nokeatuta ageri zaigu, langile guztiak ordezkatzen ez direlako eta erretiroetan aurreikuspenik ez delako egin. Profesionalek ere beste erkidego batzuk aukeratzen dituzte baldintza hobeetan lan egiteko.

Pandemiak areagotu baino ez ditu egin lehendik ere bagenituen gabezia nabarmenak. Ospitaleko arretan ere, Covid-ak agerian utzi ditu Administrazioak ez duela aurreikuspenik egin, langileei eta baliabideei dagokienez; beraz, olatu berri baten erdian gaudenean, zerbitzu batzuetan ez da beti lortzen pazientearentzako arreta eta segurtasun egokia bermatzea.

Lan-baldintzen okertze orokor horrek kontratatutako langileei eragin die gehien, horiek baitira zaurgarrienak; izan ere, langile horiek etengabeko ezegonkortasuna jasaten ari dira beren lanean, txandak eta destinoak errotik aldatuz, eta horrek familia eta lana bateratzea eragozten du.

Era berean, nozitzen ari dira informazioa azken orduan jasotzea, kontratazio modalitateei, iraupenari, luzapenei eta abarri buruzkoa; zigortzeko mehatxupean dauden kontratuekin jarraitzeko betebeharra (6 hilabeteko iraupen luzeko kontratuak, 2 edo 3 hilabeteko luzapen laburrarekin); eta kontratatutako langileen – pool Covid eta pool estrukturala – “anabasa”, langileak unitate batean kokatzeko garaian.

Nominen ordainketan atzerapenak ere gertatu dira, eta, gainera, plantilla osoari gertatu zaiona: oporrak ukatzea edo azken unean berrestea.

Ezin ditugu ahaztu langile finkoak ere, etengabeko langile-aldaketei eusten eta unitate eta zerbitzuetan agertzen diren lankideei behin eta berriz prestakuntza ematen ari baitira, haiek sistemaren biktima ere izanik.

Hori guztia plantillari oro har eragiten dioten gabezia batzuei gehitzen zaie, hala nola sartzeko sistemei, arriskuekiko esposizioagatiko konpentsazio bidegabeari, jaiegunetako, gaueko eta txandakako lanengatiko osagarrien diskriminazioari, egun berezietan egindako jaiegunei eta lanbide-sailkapenak eguneratzeko beharrari.

Era berean, langile askok ez dute karrera profesionalean parte hartzen, edo erosteko ahalmena izugarri galdu dute; izan ere, erosahalmena handitu egin da murriztu beharrean, soldata-igoera % 2koa eta KPIa % 6koa baita. Hori izan da azken zaplaztekoa herritarrei arreta ematen ari zaien langileentzat.

Horiek horrela gertatzen ari dira eta gure arduradunek geldo eta ez jakinarena egiten segitzen dute, finantziazio falta baten etengabeko aitzakiarekin; bien bitartean, Funtzio Publikoko kontseilariak aurreratu du funts berriak daudenean ez duela aurreikusten Osasunbideko profesionalen egoera hobetzea.

Berri horrekin gainezka egin dute osasun arloko langileek, guztientzako mespretxu berriarekin; izan ere, lehen deskribatutako gabezia guztien jakitun izanik, urte honetarako aurrekontu berriak irain, gutxiespen eta onartu ezin ditugun asmoen deklaraziotzat hartzen baitituzte.

Abandonatuak eta nazkatuak, bai, horrelaxe daude.