Nafarroako Productos Kol enpresan lortutako akordioak soldata igoerak bermatzen ditul, lanaldia murrizten du eta PPren lan erreformaren aurkako hitzarmena da

2018/03/12
Enpresa batzordeak (sei ELA; hiru CCOO) sinatutako bigarren enpresa hitzarmenari esker, Zangotzako enpresan lan egiten duten 100 pertsonen lan baldintzak hobetu dituzte.

Productos Kol enpresak eta enpresa batzordeak ((sei ELA; hiru CCOO) sinaturiko enpresa-hitzarmenak PPren lan erreformaren elementu okerrenak indargabetzen ditu, eta datozen puntuak biltzen ditu: ultraaktibitate mugagabea; hitzarmenaren inaplikaziorako aukera bazterketa; zortzi orduko lanaldi murrizketa eta KPItik gorako soldata igoerak.

ELAk oso ongi deritzo akordioari, azkenaldiko lan-erreformen alderdirik atzerakoienak kendu baitira, eta soldata-igoerak KPItik gorakoak izango direlako. Honegatik guztiagatik, ELAk Productos Kol-eko langileak zoriontzen ditu. Gehiengoa emakumez osaturiko plantilla honek argi erakutsi du antolatzen diren kolektiboak enpresei aurre egiteko gai direla.