Nafarroako Gobernuaren 2018. urterako aurrekontuek ez dute partaidetza sozialik bermatzen eta Rajoyren interesak asebetetzea beste helbururik ez dute

2017/11/21
Nafarroako Gobernuaren 2018. urterako aurrekontuek partaidetza sozialik bermatzen ez dutela eta Rajoyren interesak asebetetzea beste helbururik ez dutela salatu du gaur ELAk, Iruñean egindako prentsaurrekoan. Bertan salatu duenez, aurrekontuen 4 eurotik 1, hitzarmena, zor publikoa eta itzaleko bidesariak ordaintzera bideratzen du Nafarroako Gobernuak. ELAren ustez kezkagarria da aurrekontu hauek eredu aldaketa kontuan ez hartzea, ez dute ezta zalantzan jartzen 135 artikuluaren austeritatearen ideologia.

2018ko Nafarroako Aurrekontua lehengoen antzerakoa da, inongo gizarte parte hartzerik gabe eta Rajoyren politikak eta entitate finantzieroen interesak asebetetzeko. Hala salatu du gaur ELAk Iruñean egindako prentsaurrekoan. Aurrekontu hau defizit muga eta gastu arauak baldintzatuta dator aldez aurretik. Gogoratu behar dugu murrizte politika hauek Nafarroako eta Espainiako Gobermuek adostuak izan zirela. Nafarroak konpromezua hartzen du gastu araua errespetatu eta ezarritako defizit mugak zein zor publikoa onartzeko. Uko egiten dio, beraz, Nafarroak bere aurrekontu politika erabakitzeko ahalmenari.

Behin onartuta Rajoyren Gobernuak erabakitzea aurrekontuan zenbat gastatzen den, hurrengo urratsa da ia laurdena zorrari, hitzarmenari eta itzalpeko bidesarietara bideratzea. ELAk onartezin deritzo Nafarroako Gobernuak baldintza latz horiek kritikarik gabe betetzeari, alde batetik autogobernuaren defentsa eta aurrekontu ahalmenari uko egitea eta bestetik ekimenik ez hartzea traba tamalgarri horien aurrean, zorra eta itzalpeko bidesariak kasu (426 milioi 2018n). Gobernuak sailez sail aztertzen du non murriztu behar den aurrekontua, baina hau ez da gertatzen zor publikoarekin, non Gobernuak zorra auditatu gabe jarraitzen duen, ordaintzen dugunaren berri herritarrei eman gabe eta Gobernuak berak neurriak hartzeko ahalmena ez erabili sail hori borrokatu edo zuzentzeko.

Aurrekontu-sailak baloratzerakoan inbertsio publikoan osasunean eta hezkuntzan EBaren tropelaren azkenak garela ikusten da. Osasuneko gastua % 0,6 besterik ez da hazten, eta Hezkuntzakoa % 0,7. Aurrekontua irakurrita, eta aurrekontu-sail batzuen norabide aldaketa ikusita, egiaztatzen da 2017ko aurrekontu kontsolidatuaren gainetik % 0,6 besterik ez dela hazten. Honek suposatzen du Osasuneko gastua jaisten dela, BPGren arabera eta azken urteak kontutan hartuz, aurten % 5,2 eta 2010ean BPGren % 5,6. Hezkuntzan aurten BPGren % 3,2 eta 2010ean % 3,6 (aurten 82,2 milioi gehiago gastatu beharko lirateke 2010eko gastua berdintzeko)

ELAk kezkagarria ikusten du aurrekontu hauek eredu-aldaketa planteatu ez izatea, ezta austeritate-ideologiari edo 135 artikuluaren erregelei ez aurre egitea ere. Aurrekontu hauek onartu eta bideratzeak agerian uzten dute gatazka bat ixiltzen dela. Uko egiten zaio bai erreferentzia elementu alternatiboak eztabaidatzeari, bai bidezkoak ez diren lege eta politiken aurrean tinko mantentzeari, interesak kapitala edota entitate finantzieroenak direla diotenak, eta ez pertsona ezta gizartearen beharrenak.

Txosten osoa irakurtzeko hemen sakatu