LEHENGO POTASAS

Salinas de Navarrako langileak mobilizatzen ari dira beren lan-baldintzak hobetzeko

2024/06/27
Salinas de Navarrako enpresa batzordea (lehengo Potasas de Navarra), CPENen mendeko enpresa publikoa, ELAko 2 ordezkarik, CCOOko 2 ordezkarik eta independente batek osatzen dute. Aurreko hilabeteetan, enpresa-batzordeak hainbat batzar egin zituen, eta langileek 2005eko enpresa-ituna berritzeko beharra azaldu zuten.

Itun horrek bere baldintza partikularrak arautzen ditu. Gainera, enpresak lan egutegia aldatu nahi du uztailaren 6an eta 7an lan egiteko, data horiek azken 20 urteetan jaiegunak izan badira ere.

Azken urteotan, lan-giroa okertzen joan da enpresaren zuzendaritza baten eraginez, inposizioekin eta baldintzen indibidualizazioa bultzatuz, plantillaren egoera prekarizatzeko. Beraz, plantillak kontzentrazioa egin du zuzendaritzak lan baldintzak berritzea negozia dezan eskatzeko.