San Jose zentroko egoerak larria izaten jarraitzen du, otsailean erabiltzaileen profil berria sartu zenetik
ELA sindikatuak, otsailean erabiltzaileen profil berria sartu zenetik San Jose Zentroko egoera larria salatzen du. Ordutik, sindikatuak hainbat aldiz salatu du profil berriarekin langileek pairatzen duten ziurtasun-gabezia. Langileek ez daukate profil berriarentzako formakuntzarik, eta ezta bitarteko egokirik ere. Horregatik Autonomia eta Garapenerako Nafarroko Agentziari eskatu dio neurriak har ditzala.
Administrazioa, aldiz, neurri generikoak eta partzialak ezartzera mugatu da. Neurri hauek egoera konpondu beharrean, arazoa mugako egoerara eraman ditu udan zehar. Horregatik, joan den abuztuaren 29an ELAk beste salaketa bat jarri zuen Lan Ikuskaritzan eta ohartarazi du beste bide batzuk ikertzen jarraituko duela langileen segurtasuna bermatuko duten neurriak jar ditzaten arte.
Gogora dezagun pasa den otsailaren 27an zentroan profil berria duen gaixo bat sartu zela, erronka honi aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak hartu gabe, zentroa prestatu gabe, eta arreta berezi honi aurre egiteko langileei prestakuntza berezirik eman gabe.
Istilu ugarien eta baja batzuen ondoren, ELA sindikatuak Zentroko Zuzendaritzari errekerimendu bat egin zion, erantzun gabeko eskakizuna, hain zuzen, Lan Ikuskaritzan salaketa egin zuen... eta abar. Orain ikusten dugu ondoren hartutako neurriak makillaje hutsa izan direla, ez soilik gutxi izan direlako, baizik eta desegokiak izan direlako profil honetarako. Emandako formakuntza 2017rako aurreikusita zegoen defentsa pertsonaleko sei orduetako kurtso batera, eta langile guztiei eman dena, mugatu da; astean lau egunez zaintzaile bat kontratatu da denboraldi baterako, hilero kontratua berrituz inongo egonkortasunik gabe; Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide zentroko aditu baten aholkularitza jaso zuten, baina beren gomendioak ez dituzte jokabide eredu edo protokolo argiak eman; bi Gizarteratze Teknikari kontratatu dira kanpotik eta 15 orduz, zentroko erabiltzaile guztiekin lan egiteko.
Hilabete hauetan egoerak okerrera egin du, erasoak, bajak, segurtasun ezak eta antsietateak gora egin dutelarik langileen artean. Gainera ez dira aurrera pausu handiak eman irtenbide bila, ezta langileak babesteko neurriak bilatu ere. Zertara itxaroten dugu?
ELAk babes falta hau jakitera eman nahi du eta arazoari konponbide bat emateko neurriak hartu arte lanean jarraituko dugula ohartarazi.