Sendavivako batzordeak parkeari eragin dion sutean langileen lana eta jarrera nabarmendu ditu

2022/06/24
ELAk, UGTk eta CCOOk osatutako batzordeak azpimarratu du parkearen hustea gorabeherarik gabe gertatu zela, eta nabarmendu du parkeko langileen eta bisitarien artean ez dela inolako kalte pertsonalik gertatu.

Sendavivako enpresa batzordeak Arguedasko parkeko langileen lana azpimarratu du, instalazioak 3.000 bisitarirekin hustu behar izan zituztelako. Ebakuazioa modu ordenatuan eta inolako gorabeherarik gabe egin zen.

Enpresa batzordeak izandako kalteengatik atsekabea azaldu eta espero du ahalik eta denbora laburrenean instalazioak berriro ireki ahal izatea eta langileak beren lanpostuetara itzuli ahal izatea.