Sephora empresako langileek greban jarraitzen dute

2020/05/21
ELA sindikatuak enpresa salatuko du greban dauden langileak legez kanpo ordezkatzeagatik, langileren bat lantokiz aldatuz grebaren eragina murrizten saiatu delako

 

Otsailaren 6an greba hasi zenetik, ez da enpresarekin inolako harremanik izan gatazka lehenbailehen konpontzeko.

Ez langileen grebak, ez alarma egoerak ezarritako nahitaezko denden itxierak, ezta lanera itzultzeko prebentzio-neurriak hartu beharrak, ez dio enpresari jarrera apur bat ere aldarazi. Enpresako zuzendaritzak orain arte izan duen jarrera autoritarioa mantendu du, eta, beraz, langileek beste aukerarik ez dute izan otsailaren 6tik egiten ari ziren grebarekin jarraitzeko.

ELA sindikatuak, Nafarroan ordezkaritza duen bakarrak, lan-ikuskaritzaren aurrean salatuko du greban dauden langileak legez kanpo ordezten ari dela enpresa, txandetako batean KarlosIII kaleko denda irekita edukitzeagatik; izan ere, zentro horretan lehendik lanean ari zen plantillari eutsiz gero, denda erabat itxita egon beharko litzateke. Legez kanpoko ordezkapen hori berretsiz gero, ELAk, gainera, Sephorako plantillaren grebarako funtsezko eskubidea urratzearen aurkako demanda jarriko luke.

Gogoratu behar da Nafarroako Sephora enpresako langileak hitzarmen kolektibo bat aldarrikatzen ari direla, langile horiek orain dituzten lan-baldintzak hobetuko dituena. Gaur egungo baldintza kaskarrak lurrindegien salerosketarako estatuko hitzarmenak ezartzen dituen soldata apal eta lan-kontratu gehienen partzialtasuna konbinatzearen ondorio dira.

Irabazi handiak dituen talde handi bateko kidea da empresa hau, eta bere gain har ditzake langileen aldarrikapenak, hala nola langileriaren soldatak enpresak saltzen dituen krema batzuen preziotik behera ez egotea.

Horretarako, otsailean hasi zuten greba mugagabearekin jarraituko dute langileek ostegun, ostiral eta larunbat guztietan.