Sephorari adierazpen askatasunak gogaitzen du

2021/01/22
Grebalarietako hiruk, 16 eguneko enplegu eta soldata zigorra jaso dute, enpresaren lan- baldintzak kritikatzeagatik

Sephoraren jarduera honek argi uzten du enpresa honek dituen lan-harremanak ulertzeko modua. Sephora ez dago kezkatuta bere langileak gaizki ordainduta eta zainduta egoteaz. Baina hori publikoki jakiteak kezkatzen du. Hiru grebalariri 16 eguneko lan eta soldata zigorra ezartzea erabaki dute, hauek Sephoraren ezkutuko errealitaa ezagutzera eman eta lan-baldintza duinagoak eskatzeko iragarki bat parodiatzeatzen duen bideo bat kalera ateratzeagatik.

Gogoratu behar da langileen estatutuak ordezkari sindikalen adierazpen-askatasunerako eskubidea aitortzen duela bere eginkizunak betetzean, eta enpresa batek bere plantillari gutxi ordaintzen dionean, kontratazio partzialaz abusatzen duenean, grebarako eskubidea judizialki erasotzen duenean eta negoziatzeari uko egiten dionean, logikoena da enpresa horrek bere plantillaren eta ordezkatzen dituztenen kritikak jasotzea.

ELAk tamalgarritzat jo du enpresak, 2020ko otsailaren 6tik greban dauden langileekin modu honetan harremanetan jartzea. Sephora enpresa, Nafarroako langileekin mobilizazioak hasi aurretik adierazi zizkioten aldarrikapenei buruz negoziatzera eta akordio batera iristeko gai izan balitz, lan baldintzengatik kritika gutxiago jasoko lituzke.

Horregatik bildu gara gaur, urtarrilaren 22an, eraikin adimendunen atean, adierazpen askatasunaren aurkako erasoa salatzeko.