SGT Quality Services: miseriazko soldatak izugarrizko irabaziak dituen sektore batean #EutsiTaTira

2019/06/21
SGE Quality Services enpresako langileak greban daude maiatzaren 27tik. Hiru dira euren aldarrikapenak: enpresa hitzarmenaren berritzea (abenduan iraungi zen); lan baldintzen hobekuntza; eta zor zaizkien soldatak ordaintzea.

Nafarroako automozioaren enpresa nagusientzat lan egiten duen enpresa baten inguruan –SGE –mintzo gara, hau da, besteak beste, azpikontratak zapaltzearen ondorioz urtero izugarrizko irabaziak dituen sektorea. Hau da SGE Quality Servicesen kasua, emakumeak nagusi diren enpresa bat –%90a–, kasu gehienetan urtean 12.000 eurotik gora irabazten ez duten emakumeak.