Siemens Gamesak 408 langile kaleratzeko asmoa agertu du gaur izandako bileran

2017/11/13
Siemens Gamesako zuzendaritzak gaur iragarri du Estatuan 408 langile kaleratzeko asmoa. Hautetik, 341 lankide aurten kaleratzeko asmoa du eta gainontzekoak datozen urteotan. ELAk zuzendaritzaren asmoen aurka egingo duela aurreratzen du. Izan ere, ez dago inolako arrazoirik kaleratze hauek gauzatzeko.

ELAk honako hau jakinarazi nahi du:

Lehenik eta behin, zuzendaritzak azaldu duen errespetu eza salatu nahi dugu. Zuzendaritzaren eta langileen batzordearen arteko bilera burutzen ari zen bitartean komunikabideen artean zabaldu du bileraren edukia.

ELAk zuzendaritzaren asmoen aurka egingo duela aurreratzen du. Izan ere, ez dago inolako arrazoirik kaleratze hauek gauzatzeko. Dei egiten die beste sinikatuei bat egin dezaten zuzendaritzaren asmoei aurre egiteko borrokan eta ez daitezela erori zuzendaritzaren jokoan.