Siemens Gamesako zuzendaritza berriak soldatei, negoziazioari eta informatzeko ahalmenari eraso die

2018/12/12
ELAren sekzio sindikalak ez du onartuko zuzendaritza honek langile eta ordezkari bezala gure eskubideen aurka jotzeak. Sindikatuaren informatzeko eta ekintza sindikala egiteko askatasunaren aurka jo du, hitzarmen honetan ordezkatzen dugun langile batzuei informazioa eman eta asanbladak egitea debekatuz.

 

ELAko Atal Sindikalaren agiria:

Azken hilabeteotan, Bulegoetako II Hitzarmena negoziatzen egon garen denboran hain zuzen, SGREko Zuzendaritzak hiru aldetik eraso ditu langileak

  • Soldatak murriztu ditu, kontzeptu bariablean, finantza ingeniaritza ariketa zehatza eginez eragina izan zezaketen faktore guztiak murrizteko.

  • Ordezkaritza sindikal guztia gutxietsi du negoziazioan jarrera guztiz itxia mantenduz, denbora eta bidaietako dirua galdu araziz.

  • ELAren informatzeko eta ekintza sindikala egiteko askatasunaren aurka jo du, hitzarmen honetan ordezkatzen dugun langile batzuei informazioa eman eta asanbladak egitea debekatuz

ELAko delegatuak gaur deitu zaituztegu Siemens Gamesako zuzendaritza berriak langileei errespetua guztiz galdu dielako eta taldean ordezkariak ditugun sindikatu bezala langileak merezi duten, eta hainbeste landu duten, erreferentziazko tokian jarri nahi ditugulako.

Gure sekzio sindikalak ez du onartuko zuzendaritza honek langile eta ordezkari bezala gure eskubideen aurka jotzeak.

Honengatik guztiarengatik, erreakzionatu behar dugu eta eraso hauen aurrean sozializazio kanpaina bat hasiko dugu ekintza sindikalak aurrera eramanez, bide judiziala baztertu gabe.