Siemens Gamesarekiko erantzukizunez eta inplikazioz jokatzeko eskatu dio ELAk Nafarroako Gobernuari

2022/06/02
ELAk kezka azaldu du Siemenes Energyren EEPak konpainiaren zuzeneko 1.800 enplegu baino gehiagorengan izan dezakeen eraginagatik

ELA, Nafarroako Siemens Gamesako sindikatu nagusia, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan Zuzendaritzarekin bildu da. Siemens Energyk Siemens Gamesaren akziodun guztiei buruz egindako EPAren albistearen harira sindikatuak eta langileek duten kezka helaraztea izan da bilera horren helburua.

Hain zuzen ere, ELAk kezka azaldu du albisteak zuzeneko 1.800 enpleguetan eta Siemens Gamesak Nafarroan dituen zeharkako enplegu ugarietan izan dezakeen eraginagatik. Era berean, Nafarroako Gobernuaren aurrean enpresaren komunikazio-politika nabarmendu du, albisteak prentsaren bidez ezagutzen baitira.

Azkenik, ELAk nabarmendu du Nafarroa osoko industria-politika dagoela jokoan, bereziki energia berriztagarrien sektore estrategikoan. Horregatik, Gobernuaren inplikazio zuzena eskatu da, Administrazioari erantzukizunez jokatzeko eta gaiaren garrantzia islatuko duen ibilbide orri bat planifikatzeko eskatuz.