Silenciosos Falces enpresaren etorkizuna bermatzeko manifestazioa

2022/06/16
Dozenaka lagun bildu dira Faltzesen egindako manifestazioan, Silenciosos Falces enpresaren itxiera salatzeko. Jakina denez, langileak greban daude, enpresaren asmoa atzera egiteko helburuarekin eta Nafarroako Gobernuaren inplikazioa lortzeko.

Gauzak horrela, manifestazioa Faltzeseko udaletxearen aurrean bukatu da, eta bertan egiten ari zen oso bilkuran sartu da langile talde bat, euren aldarrikapenak plazaratzeko asmoarekin. Enpresa batzordea pasa den astea bildu zen Nafarroako Gobernuarekin.

Apirilaren 18an, enpresak langileen ordezkariei iragarri zien enpresa likidatzeko asmoa zuela, Faureciak, Volkswagenen enpresa hornitzaileak, Silenciosos Falcesekin duen kontratua deuseztatzeko asmoa iragarri ondoren. Enpresak hartzekodunen konkurtso bat aurkeztu zuen duela urte batzuk, eta haren bideragarritasuna ahalbidetu zuen hitzarmen batekin itxi zen, orain arte plantillaren inplikazioari esker bete dena.

Gogoratu behar da Silenciosos Falcesek Faureciari fakturatzen diola produkzioaren zati handi bat, Volkswagenen enpresa hornitzaileari, eta Gobernuak milioi askoko laguntzak inbertitzen dituela bertan.