Zangozako Smurfit Kappa enpresako akordioak KPItik gorakoa soldata igoerak jasotzen ditu

2018/07/18
ELAk ongi deritzo akordioari, zeren azkenaldiko lan-erreformen alderdirik atzerakoienak kendu baitira Smurfit Kappa enpresan, eta soldata-igoerak KPItik gorakoak izanen dira.

Smurfit Kappa eta enpresa batzordearen gehiengoak (5 ELA, 2 UGT eta 2 LAB) sinaturiko enpresa-hitzarmenak PPren lan erreformaren elementu okerrenak indargabetzen ditu, eta datozen puntuak biltzen ditu:

  • 3 urteko iraupena (2018-2020) eta 3 urteko ultraaktibitatea.

  • Soldata igoerak: KPI + 1,2 (2018), KPI + %1,1 (2019) eta KPI + %1,3 (2018)

  • Hitzarmenaren inaplikatzeko aukera baztertzen du.

  • 6 orduko lanaldi murrizketa

ELAk ongi deritzo akordioari, zeren azkenaldiko lan-erreformen alderdirik atzerakoienak kendu baitira, eta soldata-igoerak KPItik gorakoak izanen dira. Eduki hauek lortzeko ezinbestekoa izan langileek azken hilabeteetan egindako mobilizazioak

Hau guztiagatik, ELAk Smurfit Kappa enpresako langileak zoriontzen ditu, plantilla honek argi erakutsi du antolatzen diren kolektiboak enpresei aurre egiteko gai direla.