Smurfit Kappa Zangotzako langileek elkarretaratzea egin dute enpresak egindako kaleratzearen aurka

2020/08/05
Enpresa batzordeak neurriaren neurrigabetasuna salatu du

Zangozako paper-fabrika Smurfit Kappa multinazionalarena da gaur egun, eta 250 pertsonak lan egiten dute bertan. Batzordea ELAko 6 ordezkarik, UGTko 4k, LABeko 2k eta CCOOko 1ek osatzen dute.

Ekainean enpresako zuzendaritzak langile bat kaleratu zuen diziplinaz. Neurri horrek eta gertaeren aurrean zuen proportzionaltasun faltak plantilla harritu zuen, are gehiago beste kasu batzuetan zuzendaritza bihozberagoa izan denean.

Kaleratze horrek egiturazko arazo handiago bat baino ez du ezkutatzen, eta ez du benetako irtenbiderik bilatzen; hori dela eta, batzordeak zuzendaritzari eskatzen dio kaleratzea ekarri duten jarrerak amaitzeko eta langileekiko harremanak hobetzeko eta langile bakoitzaren ongizatea bilatzeko Smurfit Kappa Sangüesa enpresan.