Sustrai Colina bertsolaria eta Garazi Arrula idazlearen arteko solasaldia, otsailaren 28an Iruñeko Katakraken

2018/02/26
Juan Kruz Lakastak gidatuko du “Euskara: bila ditzagun ardatzak periferian” izenburuko ekitaldia.

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari amaiera emateko agurrak entzun genituenok Sustrai Colinaren aipua iltzatuta geratu zitzaigun: “Euskal Herria gelditu ez dadin Euskal Erdian, bilatu ditzagun arnas ta ardatzak periferian”. Urruñetik Iruñera bizitzera etorritako bertsolari bati hori entzunda, zein papera jokatu behar duen euskarak periferian galdetuko diogu gure buruari, kasu honetan idazle nafarrarekin batera, Tafallako Garazi Arrula.

Gogoeta horretan parte hartzeko gonbidatuta zaudete, otsailaren 28an, asteazkena, Iruñeko Katakraken (19:00). Solasaldia gidatzeko lanetan, Juan Kruz Lakasta kazetaria arituko da.