TCC eta taxien langileek erasoen aurkako elkarretaratzea gauzatu dute Iruñean

2020/08/24
Dozenaka lagun bildu dira Barañaingo azken gertakariak berriro errepika ez daitezen

TCC-en (villavesas) eta taxien dozenaka langileak elkarretaratu dira Iruñean, Iruñerriko Mankomunitatearen aurrean, Barañainen pairatutako azken erasoak salatzeko eta benetako neurriak eskatzeko. Carlos Villainek, ELAko ordezkariak, jakinarazi du Mankomunitatearen presidentearekiko bilera eskatu dutela, baina ez dute erantzunik jaso.